1884tik zurekin

XIX. mendearen erdialdean Donostia harresidun hiria zen. 1863an, batailaren ostean, harresia bertan behera botatzeko erabakia hartzen da, horrela, hiriaren zabaltzea ahalbideratuz. Auzo berri hauek Donostiako zonalde turistikoena finkatuko zuten.

1884an Francisco Mintegiaga jauna, alde zaharreko farmazilari ospetsuaren semeak, Loiola kalean botika berri bat irikitzea erabakitzen du. Mintegiagatarren botika berria hau eraikitzen ari zen katedral berritik oso gertu egongo da.

1917 botika Miguel Zatarian jaunak hartu zuen. Garaiko estilora egokitzeko, Florentino Loidi altzari lantegiari egokitu zion eraberritze lana. 

Urte batzuk beranduago, 1958an, Ángela Loidi Bizkarrondo, berritze lanak zuzendu zituen arotzaren alabak, hartu zuen botika. Ordura arte, Pasai Donibaneko botikalaria izan zen. Donostiara etortzeko momentuan, hasiera batean amarako botika bat hartu behar zuen, baina eraikina erori eta farmazia berri baten bila hasi behar izan zuen, berriro ere. Patuak bere Aitak berritutako botika hartu ahal izatea nahi izan zuen. 1972an, eraikina goitik behera berritu eta Alemaniatik ekarritako altzari modernoekin eraberritu zuen botika. 2019an, gaur egungo kontsumo modeloei egonkitzeko asmoz, botikaren barruko banaketa aldatu zen orain duen itxura ederra hartuz.

Gaur egun, bere alaba, Elena Navarro Loidi zuzentzen du botika. Elena, bere alabak Marta Pastor Navarrok eta lan talde bikainak kalitatezko zerbitzua ematen jarraitzeaz arduratzen dira.

Hiru belaunaldi, helburu bakarra: pertsonen osasuna eta ongizatea.

Eskaera

Tu carrito de la compra está vacío

X